lunes, 22 de diciembre de 2014

RESULTADOS DE LA 2º JORNADA ESCOLAR


Abenduaren 20an, Mendizorrotzan, Arabako eskolar txapelketaren  2. Jardunaldia ospatu zen. Oraingo honetan, Alebinek eta Benjaminek parte hartu zuten soilik.
Urteko azken txapelketa ezin hobea izan zen gure taldeko neska mutilentzat,  ohi legez, Endika Burutxaga, Beñat Gutierrez, Iraia Andino, Igor Lombrana,  Amaia Pagazaurtundua, Maria Resa, Maier Salazar,Deiane Duarte eta Borja Samaniegok, emaitza paregabeak lortu zituzten, euren entrenamenduen konstantzia erreflejatuz.  Pena bat izan zen Landerren hutsegite falta gaixotasuna dela eta, bera ere, oso  langile baitago.
Egia da gauzak hobetzeko daudela, baina, konstantziaz eta gogo horiekin jarraituz gero ez dute arazorik izango akats txiki horiek zuzentzeko.
Emaitzak, ez ezik, giroa ere oso ona izan zen, autobusean zein igerilekuan. Behean ikusten den moduan makina bat argazki atera zituzten animatzen zuten bitartean.
Aipatzekoa, Borja Samaniegok, 100m tximeletan 10 urteko Arabar markarik onena egin zuela,  hau bai marka lortutakoa.
 Hurrengo txapelketa Laudion, urtarrilaren 10ean izango da.
Orain, iratzargailua amatatzera eta deskantsatzera egun batzuk, Olentzeroren opariak zabaltzera eta tripa betetzera.
Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On denoi.

Ya se han publicado los RESULTADOS oficiales.




































2 comentarios:

  1. ZORIONAK a Borja Samaniego por la mejor marca de Álava de 100 mariposa. (Y eso que no quería nadar esa prueba) ¡¡¡ENHORABUENA!!!

    ResponderEliminar
  2. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet lehiaketaren laburpena euskaraz jartzeagatik. Badakit oraindik euskara gutxiengoan dagoela Laudioko arlo guztietan, baina gaur egun klubeko igerilari guztiak euskaldunak direla uste dut. Horregatik, noizbehinka sikiera, idazkiren bat euskaraz jartzea eskertzekoa da, benetan. Gainera, arrazoiren bat egongo da klubeko izena "igeriketa Laudio" izateko eta ez "club natación Laudio", ezta? ;-)

    Jarraitzeko, eta beti bezala, nire esker onak ere adierazi nahi dizkizuet klubean lan egiten duzuen guztioi. Begi bistan dago lan bikaina egiten duzuela. Hori ikusten da ez bakarrik gure seme-alabek lortzen dituzten emaitzetan, baizik eta lanean jarraitzeko eta hobetzeko jartzen dituzten gogoetan ere eta, zuek laburpenean adierazten duzuen bezala, haien artean daukaten giroan ere bai. Horrek guztiak gurasooi indarra ere ematen digu gure esfortsu txikiak egiten jarraitzeko.

    Beraz, zuek ere disfrutatu oporretan eta asko deskantsatu, merezi duzue eta.

    ResponderEliminar