jueves, 26 de enero de 2017

AIE NEGUKO LIGA 3. JARDUNALDIA ETA AFAKO ESKOLA 3. JARDUNALDIA - KRONIKA / 3ª JORNADA LIGA INVIERNO FAN Y 3ª JORNADA ESCOLAR DFA - CRÓNICA

Asteburu bete-beteta izan genuen. Hasteko, federatuek parte hartu zuten eta jarraian pasa den astean bertan behera geratu zen haur eta kimuen txapelketa egin zen.

Federatuek oso partaidetza ona izan zuten. Iraiak iraupen-frogan hobetu zuen. Beñatek bere markak jaitsi zituen Espainiako udako gutxieneko marketara hurbilduz. Iraitzek bere bi frogetan hobekuntza handia izan zuen. Asier ausarta izan zen eta 200 tximeleta-estiloan igeri egin zuen, sufritu zuen, baina teknika bikaina erakutsiz bukatu zuen. Bere hurrengo frogan aurrekoaren nekea pairatu bazuen ere, bere markarik onera hurbildu zen. Zugaitz polito entrenatzen dago, baina aste honetan gripeak jota utzi du. Animo, Euskadiko txapelketarako gutxi falta da eta! Mikelek, azterketetan buru-belarri badabil ere, bere denborak mantendu zituen eta 50 bular-estiloa egiten ausartu zen. Azkenik, baina garrantzitsua ere, Ainhoak 100 bizkarrean Euskadiko txapelketarako gutxienekoa lortu zuen. Orain bai, gure igerilari guztiek parte hartuko dute Euskadiko neguko txapelketan. Beñat eta Iraia Irunera joango dira eta gainontzekoak Iruñera. Horrela lan egiten jarrai ezazue, neguko denboraldia bukatzeko gutxi falta da eta!

Nagusien txanda bukatu ostean, haur eta kimuak igeri egiten hasi ziren. Hauek inoiz ez dute porrot egiten, garapen bikaina adierazten dute eta egunetik egunera hobetzen doaz.

Aneren taldeko guztiek asko hobetu zuten. Ixone eta Maria F. (azken hau gaixorik egon arren, ez zuen uko egin nahi) iraupen-frogan parte hartzera animatu ziren, biek marka politak lortuz. Maiderrek, Luciak, Jonek, Aroak, Juanek eta Markelek 200 bular-estiloa igeri egin zuten guztiok txundituta utziz. Luciak, Aroak, Maiderrek, Oihanek, Juanek, Markelek, Martinek eta Jonek 100 krolean hegan egin zuten, hau hobekuntza neska-mutil hauena! Eta 50 tximeletan Martinek eta Oihanek nagusiek bezala igeri egin zuten ondulatuz eta besoak ateratzen.

Haurren taldekoek gaizki ohituta gaituzte. Igeri egitera salto egiten duten bakoitzean ikusleok zur eta lur uzten gaituzte. Maierrek eta Deianek 800 krolean ezin hobeto egin zuten, Igor bikaina egon zen 400 estiloetan, Borjak 100 krolean hegan egin zuen eta 200 bular-estiloan oso ondo igeri egin zuen. Eta Mariak ere zoragarri egon zen 100 krolean eta 200 bular-estiloan. Talde hau oso ondo egiten du, baina ezin gara erlaxatu eta zuen helburuak lortu ahal izateko orain arte bezala entrenatzen jarraitu behar duzue. 

Hurrengo txapelketa Laudioko eskolarteko trofeoa. Etxean inon baino hobeto parte hartzeko, lehiaketa polita izango dugu.


--------------------------


Tuvimos un fin de semana muy completito. Primero compitieron los federados y a continuación los infantiles y alevines, cuya competición fue suspendida la semana anterior.

Los federados anduvieron bien. Iraia mejoró en la prueba de fondo, Beñat rebajó sus marcas personales acercándose a las mínimas de España de verano. Iraitz también mejoró en sus dos pruebas notablemente, Asier fue valiente y nadó el 200M, sufrió, pero la terminó con buena técnica, en su otra prueba noto el cansancio de la primera. Así y todo se acercó a su mejor marca. Zugaitz está entrenando bien, pero, la gripe le ha pasado factura esta semana, ánimo que queda poco para los de Euskadi. Mikel que está en plenos exámenes mantuvo sus tiempos y se atrevió a nadar el 50 braza. Y Ainhoa, por último, pero no la menos importante, logró la mínima de 100E para el campeonato de Euskadi. Ahora, sí que sí, todos nuestros nadadores participarán en el campeonato de Euskadi de invierno. Beñat e Iraia irán a Irun y el resto a Pamplona. Seguir trabajando así que queda poco para terminar la temporada de invierno. 

Terminado el turno de los mayores, les tocó nadar a los infantiles y alevines. Estos nunca fallan, llevan una progresión muy buena y cada día se les ve mejor. 

Los del grupo de Ane mejoraron todos muchísimo. Ixone y Maria.F, esta última a pesar de estar enferma no quiso faltar, se animaron con la prueba de fondo, logrando ambas una bonita marca. Maider, Lucia, Jon, Aroa, Juan y Markel nadaron el 200B dejándonos a todos alucinados. Lucía, Aroa, Maider, Oihane, Juan, Markel, Martín y Jon volaron en el 100L. Qué manera de mejorar tienen estos chicos. Y en el 50M ondulando y sacando los brazos ya como los mayores nadaron Martin y Oihane.

Los Infantiles son un grupo que nos tiene muy mal acostumbrados. Siempre que saltan a nadar dejan al público alucinado. Maier y Deiane lo bordaron en el 800L, Igor estuvo fantástico en el 400E.I, Borja voló en el 100L y nadó muy bien el 200B. Y María también estuvo fantástica en el 200B y en el 100L. Este grupito anda muy bien, pero, no hay que confiarse y hay que seguir entrenado como hasta ahora para poder conseguir vuestros objetivos. 

Próxima competición Trofeo escolar de Laudio. No hay nada como competir en casa, que bonita competición nos espera. 


EMAITZAK/RESULTADOS:   FEDERATUAK   -    ESKOLAKOAK






No hay comentarios:

Publicar un comentario