jueves, 7 de junio de 2018

KRONIKA eta ARGAZKIAK -- XXXV. NURIA SANCHIZEN OROIMENEZKO SARIA / XXXV MEMORIAL NURIA SANCHIZ


Ekainaren 2an, larunbatean, Judizmendi klubak urtero bere Estadioko instalazioetan antolatzen duen XXXV. Nuria Sanchiz trofeora joan ginen. Ixone Mendiguren, Maider Vicario, Joane Ortiz de Zarate, Borja Samaniego, Iraia Andino, Maria Resa, Maier Salazar, Deiane Duarte, Igor Lombraña eta Beñat Gutierrez joan ziren Laudioko klubeko ordezkari bezala.

Txapelketa jardun bikoitzekoa da, igerilari bakoitzak froga bat egiten du igeri jardun bakoitzean eta bakoitzaren amaieran gure igerilari txikienak sprint trofeo batean parte hartzen dute, non bi 25eko egin behar dituzte aukeratutako estiloetan. Estilo bakoitzeko 6 igerilari onenek finala egingo dute igeri arratsaldeko jarduna bukatzerakoan. Goazen ba!!

100 bizkarrekin hasten dugu froga. Ixonek oso ondo egiten du 1.17.93ko denboran, bere aurreko marka, 1.21.28, jeitsiz. Gero, Maier indartsu hasten da, pasea 37.91an baina bigarren 50a gehiago kostatzen zaio eta froga 1.20.95eko denboran bukatzen du. Iraiak eta Deianek bata bestearen ondoan egiten dute igeri, ia-ia froga osoan mantentzen dira parean baina heldueran Deiane apur bat aurreratzen da. Iraiak 1.14.04ean egiten du igeri eta Deianek 1.13.83an, bera aurreko marka, 1.14.08, jeitsiz.

Orain Maier 200 bular estiloan. Gogotsu egiten du igeri eta 3.43.64ko denborarekin bukatzen du, bere aurreko denbora, 3.55.25, jeitsiz.

Borjak eta Beñatek 100 libre egiten dute igeri. Serie berean egiten dute igeri. Beñaten denbora 57.63 eta Borjarena 58.44. Mutilak, apur bat gehiago estutu dezakegu, beraz animo eta lanean jarraituko dugu.

Gero Joanek 100 libre egien ditu igeri 1.24.70ko denborarekin. Besoen segida hobetu behar dugu eta apur bat zorroztu, animo Joane.

Mariak 100 libre egiten ditu igeri, pasea 32.74, apur bat motel eta 100ak 1.08.52ko denboran bukatzen du, bere aurreko denbora kontutan izanda, segundo bat gainetik.

Bukatzeko Igor 200 estiloetan. Igor EH minimotik oso gertu, gogotsu egiten du igeri baina ehunekoengatik ez gara minimo horretara heltzen, 2.37.38. 2.37.88an gelditzen gara, ez dezagun itxaropena galdu eta Urgaingo txapelketan berriz saiatuko gara, animo Igor.

Goiza sprint trofeoarekin bukatzen dugu, non, Iraiak, Maria, Beñatek, Deianek, Maierrek eta Igorrek crol eta tximeleta-estiloan igeri egiten duten.

Bazkari on baten ostean eta uretan jolasteko sartu-irten txiki bat egin eta gero, uretara bueltatzen gara. Maier eta Ixonerekin hasten gara, serie berean 200 metro eginik bizkar-igeriketan. Biak erritmo onarekin 2.55.95 eta 2.46.16ko denborekin hurrenez hurren. Ixonek 4 segundo jeistea lortzen du bere aurreko markatik. Oso ondo!

Froga berdinean baina beste serie batean, Deiane eta Iraia. Oraingoa Iraia doa aurretik, 2.36.00ko denbora eta Deianek 2.42.96ko denborarekin.

Maierrek 100 metro egiten ditu bular-igeriketan 1.45.53ko denborarekin, bere aurreko marka, 1.47.15, berriz ere jeitsiz.

Beñatek eta Borjak 200 libre egiten dute igeri orain. Borja Espainiako minimoa, 2.07.60, lortzeko asmoz, ateetara geratzen da 2.08.72ko denboran bukatuz. 100eko paseen seinaleetaz fidatzen da eta hirugarren 50ean lasaitu egiten da. Froga arriskutsua da eta lasaitzeak txarto egin zaitzake, nahiz eta gure akatsa zuzentzeko eta minimo hori lortzeko garaiz egon. Animo Borja. Beñat bere aldetik motel hasten da 1.03.99ko denborarekin pasatuz eta proba 2.08.98tan bukatuz. Lehen 100ak motel hasten ditugunean badakigu bigarren 100a nekearekin ezin izango ditugula berreskuratu galdutako segundo horiek.

Joanek 200 libreak egiten ditu igeri. Krono elektrikoak salto egin ondoren, irteera baliogabetzat eman zuten baina frogarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten igerilariak gelditu gabe. Joaneren lehenengo erreflexua gelditzea izan zen, baina besteek jarraitzen zutenez, berak ere frogarekin jarraitzea erabaki zuen. Hasierako bultzadaren indarra galduta ere, bere denbora gutxitzea lortzen du eta froga 3.08.74ko denborarekin bukatzen du.

Mariak 200 libreak 2.29.34ko denboran egiten ditu bere pasea 1.11.46 izan zelarik, nahiko motela.

Igorrekin bukatzen dugu jarduna 100 m estiloko frogarekin. Azkenengoan baino denbora hobeagoarekin bukatzen dugu froga, 1.12.52, gutxinaka-gutxinaka EH minimora apur bat hurbilduz.

Goizeko sprinteko sailkatutakoak, Deiane eta Beñat, 25 libre eta 25 tximeleta-estiloan eta Maier 25 tximeleta-estiloan.

Haur-kategorian, Beñaten bigarren postuarekin bukatzen dugu. Zorionak Beñat!

Gorazarreko minutu batzuk eskaini genizkion agur giza, Artzari, Aloñamendiko entrenatzaileari, igeriketan emandako urteengatik.


Egun borobila eta dibertigarria. Aupa Laudio!!




El sábado 2 de junio nos vamos al XXXV trofeo Nuria Sanchiz que organiza el Club Judizmendi todos los años en las instalaciones del Estadio. Ixone Mendiguren, Maider Vicario, Joane Ortiz de Zarate, Borja Samaniego, Iraia Andino, Maria Resa, Maier Salazar, Deiane Duarte, Igor Lombraña y Beñat Gutierrez en representación del club de Laudio.

La competición es de doble jornada donde los nadadores/as nadarán una prueba en cada jornada y al final de cada una de ellas nuestros/as nadadores/as infantiles participarán en el trofeo sprint que consta de nadar dos 25 a los estilos elegidos.  Los 6 más rápidos de cada estilo  nadarán la final al finalizar la jornada de tarde. Vamos al lio!

Empezamos con la prueba de 100 espalda. Ixone nada muy bien en 1.17.93 bajando su marca anterior de 1.21.28. Después Maier empieza con mucha fuerza pasando por 37.91 pero le cuesta más el segundo 50. Acaba la prueba en 1.20.95. Iraia y Deiane nadan una al lado de la otra. Prácticamente toda la prueba una al lado de la otra pero en la llegada Deiane se le adelanta por muy poquito. Iraia lo nada en  1.14.04 y  Deiane en 1.13.83 bajando su marca anterior de 1.14.08.

Vamos  con Maider a nadar el 200 braza. Lo nada con ganas y acaban nadándolo en 3.43.64 bajando su tiempo anterior de 3.55.25.

Borja y Beñat nadan el 100 libre. También nadan juntos en la misma serie. Beñat nada en 57.63 y Borja en 58.44. Chicos podemos apretar un poquito más así que ánimo y a seguir trabajando.

Después Joane nada el 100 libre en 1.24.70. Tenemos que aumentar la cadencia de brazos y afinar un poquito más, animo Joane.

Maria nada el 100 libre pasando por 32.74 un poquito lenta y acaba el 100 en 1.08.52, 1 segundo por encima de su tiempo.

Acabamos con Igor en los 200 estilos. Igor muy cerquita de la mínima de EH nada con ganas pero por centésimas no llegamos a esa mínima de 2.37.38. Nos quedamos en 2.37.88. No perdamos la esperanza y vamos a por ella en el trofeo Urgain, animo Igor.

Finalizamos la mañana con el trofeo sprint donde Iraia, Maria, Beñat, Deiane, Maier e Igor nadan en los estilos crol y mariposa.

Después de una buena comida y un pequeño chapuzón de recreo volvemos al agua. Empezamos con Maier e Ixone nadando el 200 espalda en la misma serie. Ambas con buena cadencia nadan en 2.55.95 y 2.46.16 respectivamente. Ixone consigue bajar en 4 segundos su marca anterior. Muy bien!

En la misma prueba pero en la siguiente serie Deiane e Iraia. Esta vez Iraia va por delante nadando en 2.36.00 y Deiane en 2.42.96.

Maider nada el 100 braza en 1.45.53 bajando otra vez su marca anterior de 1.47.15.

Beñat y Borja nadan ahora el 200 libre. Borja con la intención de hacer la mínima de España de 2.07.60 se queda a puertas acabando en 2.08.72. Se confía al ver las indicaciones en el pase de 100 y se relaja en el tercer 50. Es una prueba peligrosa en donde relajarte puede jugarte una mala pasada, aunque estamos a tiempo de corregir nuestro error y sacar esa mínima. Animo Borja. Beñat por su parte empieza lento pasando por 1.03.99 y acaba la prueba en 2.08.98. Cuando empezamos lentos el primer 100 sabemos que el segundo 100 con el cansancio no vamos a poder recuperar esos segundos perdidos.

Joane nada el 200 libre. Al saltar el crono electrónico dio salida nula aunque decidieron seguir la prueba sin parar a las nadadoras. Joane su primer reflejo fue el pararse pero al ver que las demás seguían ella decidió seguir con la prueba. A pesar de perder la fuerza del impulso en la salida baja su tiempo y acaba la prueba en 3.08.74.

María nada el 200 libre en 2.29.34. Pasando lenta en 1.11.46.

Acabamos la jornada con Igor en la prueba de los 100 estilos. Nada mejor que la ultima vez en  1.12.52 y acercándose poco a poco a la mínima de EH.

Los clasificados en los sprint de la mañana, Deiane y Beñat en 25 libres y 25 mariposa y Maier en el 25 mariposa.

Acabamos con el segundo premio de Beñat en categoría infantil. Zorionak Beñat.

Dedicamos unos minutos a rendirle homenaje de despedida  a Artza, el entrenador de Aloñamendi, por su gran recorrido en el mundo de la natación.

Un día completo y divertido. Aupa Laudio!


No hay comentarios:

Publicar un comentario